Almansak gogoratu duenez, laguntza linea horien iturburua 2005etik aurrera Espainiako Gobernuak komunitate autonomoei ematen dizkien funtsetan aurki daiteke. Funts horien helburua udalerriek etorkinen integrazioa hobetzeko ekintzak burutzea da, pertsona horiek elkarbizitza orekatua eta bizi baldintza duinak izan ditzaten.
PSE-EEren bozeramailearen ustez, egungo udal arduradun jelkideek "ez dituzte ideiarik ezta proiektu zehatzik ere etorkin atzerritarrak benetan integratzeko", eta hori agerian gelditu da jasotako diru laguntzaren ekimenak ez abiatzearekin batera.
"Egiaztatzen ari garenez, krisialdi ekonomikoaren garai hauek ez ditu kontuan hartzen Udal Gobernuak. Gainera, gure udalerrian pertsona hauen benetako integrazioa bultzatuko duten proiekturik ez dute", amaitu du Luis Almansak.