Athletic-Barça zuzenean kontatuko dute bihar Berria.infok eta Sustatuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 19:32

"Berria" egunkariaren bertsio digitalak, berria.info, Athletic-Bartzelona Espainiako Erregearen Kopako finalaren kontakizuna zuzenean egingo du bihar gauean. Sustatu.com agerkari digitalarekin elkarlanean egingo du zuzeneko jarraipena euskarazko nazio egunkariak, Twitter aplikazioa erabilita. Berria.info-ko kazetariek azaldu dutenez, "'Berria'ren webguneak lehengo asteartean ere erabili zuen modu hori Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioan, eta egun horretan ohi baino bi mila bisita gehiago eduki zituen. Denera, ia hamabi mila". Partida 22:00etan hasiko da, baina Berria.infok zein Sustatu.com-ek ordubete lehenago ekingo diote zereginari. Gainera, testuez gain, Valentziatik bertatik egindako bideoak ere jarriko dituzte webgunean. Horrela, "Berria"k handitzen du orain arte iragarritako jarraipena: bihar Vilaweb digital katalanarekin batera aterako duen gehigarri elebidun berezia eta berria.info/kopa09 atal berezia. Bestalde, Sustatuk Athleticen elastiko bat zozketatuko du Athletic eta Bartzelonaren arteko norgehiagokaren emaitza asmatzen dutenen artean. Argazkian, dagoeneko milaka zaletu txurigorriak bildu dira Valentziako Athletic Hirian / Athletic-club.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun