Imanol Landa alkateak baieztatu egin du oposizioko alderdiek
Pirritx eta Porrotx pailazo euskaldun ezagunekin sinatutako kontratua
apurtzeko eskaera aurkeztu dutela, eta horixe bera eztabaidatuko duela maiatzaren 18an, astelehenarekin, Getxoko Kultur Etxeko Kontseilu Nagusiak. Erakunde horretan gehiengoa daukate PSE-EEk eta PPk. Hala ere, Landak argi eta garbi utzi nahi izan die sozialista eta popularrei zein Pirritx eta Porrotxen ikuskizunak bertan behera geldituko direla segurutzat jotzen duten hedabideei, "Getxoko Udal Gobernua dela azken erabakia hartuko duena". Azken erabaki hori zein izan daitekeen galdetuta, ordea, ez du gehiagorik esan udal agintariak. "Dagokionean emango dugu horren berri", amaitu duenez. Emanaldiak ekainaren 20 eta 23 bitarterako daude aurreikusita. Getxoko Kultur Etxeko udako programa aurkezteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak Imanol Landak. Argazkian, Porrotx pasa den apirilaren 12an, Hendaiako Aberri Egunean emandako ikuskizunean.