Bapirukeko udaleku irekietarako izen-ematea zabalik dago dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 20:21
Bapiruke aisialdi programa euskaldunak 5 eta 12 urte bitarteko 430 ume eta gaztetxoei jolasez, kirolez eta euskaraz beteriko uda pasatzeko aukera emango die,. Izan ere, Bizarra Lepoan Getxo udalerriko euskara elkarteak dagoeneko abiatu du udaleku irekietarako izen-ematea. Horiek ekainaren 24a eta uztailaren 30a bitartean, burutuko dira Itzubaltzeta / Romon eta Algortan bederatzi toki eta txandatan. Udalekuetan umeek arazorik gabe goza dezatela ziurtatzeko, haurrek "euskaraz ondo egiteko" kapazak izan behar direla gogoratu du euskara elkarteak. Dena den, azken urteko ildoari jarraikiz, euskarara hurbiltzeko, lagun euskaldunak egiteko eta integrazio ildotik hasteko aukera emango zaie "euskaraz komunikatu ezin diren" 43 umeei, ingurune euskalduna eskainiz. Ume hauek, txanda guztietan banatuko dira, beti haur eta gaztetxoen %10 osatuz. Lehenengo txandan, 30 ume izango dira Algortako Aldai Patronatuan, ekainaren 24tik 30era. Uztailaren bi hamabostaldietan, berriz, launa udaleku izango dira, Romo, Zabala, San Martin eta Zubileta ikastetxeetan. Txanda guztietan, 9etatik 13:30ak arte izango da ordutegia, irteera dutenean 17:00ak arte luzatuko dena. Izena ematea atzo abiatuko zen elkarteko bazkideentzat eta satorren astelehenean irekiko da bazkideak ez direnei, Goizane Miruri Bizarra Lepoaneko dinamizatzaileak esan bezala (mp3). Argazkian, Bapirukeko umeak magia saio batean adi-adi.
Bizarra Lepoanen oharra:

2009ko Udaleku irekietan izena emateko epea maiatzean zabalduko da. Bazkideek aukera izango dute maiatzaren 11tik 14ra (biak barne) izena emateko eta bazkide ez direnek maiatzaren 18tik 21era (biak barne). Astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:30ak arte eta astearte eta ostegunetan 16:30tik 19:00ak arte (Ez da onartuko ordutegi honetatik kanpo ekartzen den orririk). Izen ematea ezin izango da telefonoz, ez postaz ez faxez egin; diru sarreraren ziurtagiriarekin (E.K. 3035 0108 06 1081032766) eta Osakidetzako txartelaren fotokopiarekin batera bulegora etorri eta bertan izen emate orria bete behar da, azken hau hemendik jaitsi daiteke. Beti bezala prezio ezberdin bi egongo dira, bat bazkideentzako eta beste bat bazkide ez direnentzako:

Lehenengo txanda (ekainaren 24tik 30era): 55€ bazkideek / 70€ bazkide ez direnentzako

Bigarren (uztailaren 1etik 15era) eta hirugarren txanda (uztailaren 16tik 30era): 95€ bazkideentzako / 125€ bazkide ez direnentzako

Lehenengo txandan 30 leku egongo dira, horietatik 27 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 3 euskaraz komunikatu ezin direnentzat, hau Aldai Patronatuan izango da. Bigarren eta hirugarren txandan, eskola bakoitzeko 50 leku egongo dira, horietatik 45 euskaraz ondo egiten duten umeentzat izango dira eta 5 euskaraz komunikatu ezin diren umeentzat. Azken txanda hauek Romon, Zabalan, San Martinen eta Zubiletan izango dira.

Animatu eta parte hartu!!

*Izen emate orria gurasoek edo tutore legalak soilik sinatu dezakete.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun