Getxoko PPk "zekentzat" jo du alkatea Athleticen bi kamiseta Udalaren kontuan sartzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 12a, 21:17

Athleticen bi kamiseta erosi izana zuritzeko, Imanol Landa alkateak dekretua sinatu duela salatu du Getxoko PPk, jokabide hori "zikoitzat" joz. Aipatu elastikoak "Getxo Athleticegaz" ekimena aurkezteko erabili zituzten udal agintariak berak eta Josu Loroño Komunikazio zinegotziak. Marisa Arrue popularren zinegotziak adierazi duenez, "zekenkeria iruditzen zaigu daukaten soldata edukita getxoztar guztiek ordaindu behar izatea. Ordaindu beharrekoa ez da horrenbesterako, 130 euro dira. Larriena da horren doilorrak direla ez direla kapazak kamisetak euren poltsikoetatik ordaintzeko". Athleticen bi elastiko horiek biharko ekitaldietan zozketatzea proposatu du Getxoko PPk, "guztiok ordaindu ditugu eta". Argazkian, Loroño eta Landa Athleticen kamiseta jantzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun