Egun batzuk barru,
Bizkaiko Zubiak Puente ColganTV izeneko telebista katea jarriko du martxan.
Asoma TV enpresak kudeatuko duen kate horretan, 24 ordutako programazio propioa eskainiko du Gizateriaren Ondareak, bezeroari informazioa gehiago emateko eta ontzitxoa hartzeko itxaroten duen bitartean erabiltzailea entretenitzeko asmoz. Telebista ikusteko, Bizkaiko Zubiak 42 hazbeteko lau pantaila handi jarriko ditu ontziratze aretoetan.
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez, Zubiko arduraduna den Jose Martin Uriarteren arabera, telebistaren bidez bidaiariei "modernitate zerbitzu bat eskainiko" diete. Puente ColganTVk, antza, "erabateko" programazioa eskainiko du Jose Antonio Dolara harreman instituzionalen arduradunaren hitzetan: "gaurkotasun-albiste orokorreko atal bat izango da, zuzenean berrituko dena, baina eguraldiaz, burtsaz... ere informatuko da". Bestalde, zubiaren historiari buruzko bideo dokumentalak ere izango dira, Gerra Zibilean izandako anekdotak tartean. Dokumentalak, Bizkaia eta EAEra ere zabalduko dira. Programazioa osatzeko, inguruko autobusen ibilbideak eta ordutegiak, entretenimendu jolasak eta publizitatea ageriko dira. Azkenik, 2004tik berritu ez duten webgunean hainbat aldaketa egingo dute. Argazkia:
Tracx.