Enpresa txikiei datuak babesten lagundu nahi die Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 13a, 17:00

Getxoko Udalak enpresa kudeaketa hobetzeko hainbat trebakuntza mintegi antolatu ditu datorren asterako. Trebakuntza hau udalerriko enpresa txiki eta ertainei (etee) zuzenduta dago, eta horien artean, bereziki mikroetee-ei. Ekimenak Espainiako Datuen Babeserako Lege Organikoaren (DBLO) berri emateko balio izango du eta Getxo Adaptaren pogramaren barruan kokatzen da, era berean, Europako Gizarte Fondoak diruz lagundutako Valora proiektuaren barruan dagoena. Ikastaro horiek urrian abiatu zituen Getxoko Behargintza Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak. Eskaintza espainolez baino ez zen izan orduan, orain bezala. Horrela, maiatzaren 19an eta 20an, 09:30etatik 13:30era, Algortako Villamonte kultur etxean datuak babesteari buruzko lege organikoaren inguruan mintegia eskainiko da. Horren helburua da datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia eta enpresak lege horri egokitzeko prozedura bertoko mikroenpresen artean ezagutzera ematea.

Argibide gehiago eskuratzeko eta izena emateko Behargintza Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentrora jo daiteke honako helbidean: San Martin 17, Algorta. Telefono zenbakia 944 660 140 da eta helbide elektronikoa behargintza[abildua]getxo.net. Era berean, www.getxo.net/behargintza udal webgunean bila daiteke informazioa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun