Jon Rahm barrikoztarrak irabazi du Espainiako Bakarkako Golf Txapelketa Kadete mailan

Jon Rahm barrikoztarrak irabazi du Espainiako Bakarkako Golf Txapelketa, mutilen kadete kategorian. Txapelketa Arabako Larrabea Golf Klubean jokatu zen, maiatzaren lehenengo hiru egunetan. Hain zuzen ere, Legutiotik gertu dagoen klub horretako kidea da Rahm. Barrikako golf jokalariak 9 puntuko aldea atera zien bigarren sailkatuei, Eder Moreno eta Javier Sainzi, alegia. Aipatu beharra dago azken 9 zulotan -6 egin zuela. Rahmek Espainiako Gazte Mailako saio puntuagarriak irabazi zituen iaz. Larrabean jokatutako txapelketan, 73, 68 eta 69 kolpeetako itzuliak egin zituen, 210 kolpe denera. 150 jokalarik hartu zuten parte txapelketan. Argazkian: Taboada Testa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun