UKBERRI.NETeko langileek bat egin dute maiatzaren 21eko greba orokorrarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 13a, 17:34
Egunkari digital honetan lan egiten duten beharginek bat egingo dute datorren maiatzaren 21ean Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Langileen batzarrean hori adostu ondoren, horrela komunikatu diote UKBERRI.NETen argitaratzailea den UKBERRI Uribe Kostako Komunikabide Euskaldunak elkartearen zuzendaritzari. Beharginen arabera, "behin betiko krisialdian bizitzen den euskarazko prentsaren langileok ongi dakigu zer den behin behinekotasunean bizitzea. Horregatik, ez gaude prest etekin sozialik gabeko etekin ekonomiko hutsaren izenean enpresariek, banku-gizonek, gobernuek, nazioarteko enpresek, politikariek eta enparauek sortutako ezberdintasunak, txirotasuna, asimilazioa, diglosia, krisialdia, etnozidioa ordaintzeko. Euskarak eta langileek ez dute horrelakorik ordaindu behar. Izan ere, krisialdi garaiotan da inoiz baino gehiago lagundu egin behar zaien unea". Horregatik, UKBERRI.NETeko kazetariek datorren maiatzaren 21ean ez dute normaltasunez lan egingo eta greba orokorrari buruzko informazioa baino ez dute emango, komunikabide honetan bertan zein Koska irratiaren eta Grebaorokorra.info sareko ekimenaren bidez. Gure irakurleek ulertuko dutelakoan gaude. UKBERRI.NET
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun