Barrikako Udalak jarduera desberdinak (pdf) antolatu ditu hilabete hauetarako: lehenengoa, pedaldun kart zirkuitua, larunbat honetan, maiatzak 16. Bi urtetik gora neska-mutilek parte hartu ahal izango dute ekimenean. Ordutegia, 11:00etatik 14:00etara izango da eta Udaletxeko plazan egongo da kokatua. Horrenbestez, bi zirkuitu desberdin egongo dira, bat txikia eta bestea handia. Gainera, bideko segurtasun-arauak biltzen dituen tailerra ere izango da. Horretan, errepideetan diren arriskuen berri eman eta jokabide segurua zein den erakutsiko zaie haurrei, udal iturri barrikoztarrek azaldu dutenez. Maiatzaren 30ean, berriz, Udaberriko Abesbatzen Kontzertua egingo dute Barrikako Andra Mari elizan, 20:30etatik aurrera. Argazkian, hainbat ume karten gainean / Naccho.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!