Lituaniako dantzariei egingo diete harrera bihar Getxoko udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 13a, 18:30

Getxoko udal agintariek Lituaniako Kaunas hiriko Vytautas Magnus Unibertsitateko Zilvitis dantza taldeari harrera egingo diote ostegun honetan, maiatzak 14, goizeko 9:30ean, udaletxean bertan. Itxas Argia dantza taldeak Getxoko San Isidro jaietan urtero antolatzen duen Herrien Jaialdian parte hartuko du larunbatean. Ikuskizuna 21:00etatik aurrera izango da, Andra Mari kiroldegiko parkingean. Aurreko egunean ere dantzaldia eskainiko dute, 12:45etik aurrera, eliz ondoko zelaietan. Horrenbestez, ostiral eta larunbata dute azken eguna joan den aste bukaeran hasi ziren 2009ko San Isidro jaiak. Besteak beste, etzi, Oskorri taldeak emango du kontzertua, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolaren bandarekin batera, 21:00etan, kiroldegiko parkingean. Etzidamu, berriz, Getxoko Auzokide Elkarteak antolatutako ohiko herri bazkaria egingo dute, 15:00etan. Txartelak Lorean, Algortako Eztabaida liburu-dendan eta UK eta Amnistia tabernetan daude salgai. Argazkian, Zilvitis dantza taldea / Adirane.

Egitaraua:

Maiatzak 15, barikua: San Isidro

12:00 Meza nagusia.
12:45 Aurreskua. Ondoren hamaiketakoa Kooperatibaren eskutik eta Lituaniako Zilvitis dantza taldearen ikuskizuna elizako zelaian.
17:00 Idi-probak probalekuan.
18:00 Lurralde Zati Planaren (LZP) inguruko mahai-ingurua Txorimalo gaztetxean.
18:30 Txokolatada eta aurpegien margoketa Polikiroldegiko parking-ean.
21:00 Oskorri taldearen kontzertua Polikiroldegiko parking-ean.

Maiatzak 16, zapatua:

11:00 Umeentzako puzgarriak Malakaten.
11:00 Txangoa Getxoko kale-estartetatik.
15:00 Herri bazkaria Getxoko Auzokide Elkartekoen eskutik polikiroldegian. Txartelak salgai egongo dira txosnetan Maiatzaren 7tik 10era eta 11tik aurrera Lorean, Algortako Eztabaida liburu-dendan eta UK eta Amnistia tabernetan.
21:00 Herrien jaialdia: Itxas Argia eta Ziltivis (Kaunas-Lituania) Polikiroldegiko parking-ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun