
Beste urte batez, “Oporrak bakean” ekimenarekin bat egin du
Gorlizko Udalak. Horren bidez, Saharako umeei aukera eman nahi zaie udako hilabeteak gure artean egin ditzaten. Hori dela eta, udaldian 7 eta 12 urte bitarteko neska-mutil sahararren bat etxean hartu nahi dituzten familiei dei egin diete izena ematera. “Haurrok basamortu idorretik ateratzea da asmoa, uda sasoian 50 graduko tenperaturara ere iristen baita termometroa Sahara aldean”, adierazi dute udal arduradunek. Maiatzaren 25era arte dago izena emateko aukera. Joan-etorria, asegurua eta begiraleen gastuak Udalak berak ordainduko ditu eta umeak hartzen dituzten familiek horien mantenuaz baino ez dira arduratu beharko. Mediku araketak, berriz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egingo ditu. Etxean saharar haurren bat hartu nahi duten sendiek udaletxera jo beharko dute. Han emango zaizkie xehetasun guztiak. Argazkian, udan Getxora heldutako Saharako umeak.