
Leioako Udalbatzak aho batez onartu du, azken osoko bilkuran, Vidriería y Cristalería de Lamiako S.A. (Vicrila) enpresako langileei "elkartasunik zintzoena" helaraztea. Halaber, "egoera ahalik eta lasterren arrakastaz gainditzea" opa diete tokiko erakundeak ordezkaritza daukaten alderdi politiko guztiek. "Salmentak %35 jaitsi" direla argudiatuta, hasieran sei hilabetean, maiatzetik azarora, ixtea pentsatu zuen Lamiakoko Vicrila enpresak. Azkenean, ordea, zortzi hilabeteko enplegua erregulatzeko dosierra aurkeztu du. Berezko lanaldiaren %40ri eragingo dio dosierrak, hau da, orotara 96 lanegun egingo dituzte langileek langabezian. 372 laguni eragiten die neurriak. Ildo berean, ez dute alde baterako beharginik kontratatuko. Orain astebete enpresak berak zabaldutako prentsa oharraren arabera, enpresa batzordeak eta langileen %87k onartu dute enplegua erregulatzeko dosierra. Argazkian, Vicrila barrutik / ©
Mi historia en Bilbo.