Ildo horretan, kritikatu dute Udal Gobernuak duen ikuspegia: "langileak soberan daudela". Izan ere lan taldea murriztu eta zerbitzuak pribatizatuko balira, horiek "ez lirateke merketuko ezta hobetuko ere", langileen ordezkarien iritziz.
Era berean, salatu dute kontratuak "nahierara" luzatuz behin-behineko langileen artean sortzen ari den "larritasuna". Eta gogoratu dute horrek zerbitzuen prestazioan eragina duela. "Kaltetutako langileek ez dakite benetan ekainaren 30ean Udalean egongo diren lan egiten ala ez", azaldu dute. Hori dela eta, Gobernu Talde jelkidearen "aspaldiko eta ohiko" jarrera "neoliberala" eta "ezkutupekoa" salatu egin dute.
Getxoko Udalean ordezkaritza duten ELA, UGT, CCOO, LAB, SVP eta ErNE sindikatuek behin-behinean dauden 150 langileekin "jolasten" ari dela aurpegiratu diote gaur EAJko Gobernu Taldeari. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, pertsona horiei ekainaren 30ean bukatuko zaie kontratua eta erakundeak ez die "inolako erantzunik eman". Argitu dutenez, 150 beharginak ez dira kasu isolatu bat, Udaleko %35eko langileak baino gehiago aldi baterako kontratua dutelako, eta "gehiegikeriatzat" jo dute beharginen egoera. Hori dela eta, mobilizazioak iragarri dituzte. Lehenengoa datorren astelehenean, maiatzak 18, izango da. Ekimenetan lan taldea bere osotasunean mantentzea defendatuko dute "hemen inor ez dagoelako soberan, are gehiago langileak falta dira". Gainera, behin-behineko langile postuetatik zeintzuk izan beharko lirateke behin-betikoak ezagutzeko txosten bat eskatu dio kanpoko enpresa bati Getxoko Udalak, sindikatuek jakinarazi dutenez: "ikerketa hori urtarriletik badu Udalak eta inork ez gehiago. Eta gainera, isilpean erabiltzen ari dira, ezkutu pean lan taldearen murrizketarekin amaituko duen enplegu plangintza burutzeko. Edonork dakienean, aldiz, dagoen lan kargarako lan talde hori urriegia izango dela". Argazkian, Imanol Landa alkatea.