Getxo aldeko baserriak ezagutzeko aukera egongo da larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 14a, 18:17

Gorrondatxe Kultur Elkarteak antolatuta, larunbat honetan, maiatzak 16, Getxoko inguruak ezagutzeko aukera ere egongo da, San Isidro jaien barruan. Goizeko 11:30ean probalekutik abiatu eta 90 eta 120 minutu arteko ibilbide kulturala osatuko dute. Hala ere, aurretik badago zerekin gozatu Getxo aldeko festetan. Bihar bertan Oskorri taldeak emango du kontzertua, Areetako Andres Isasi Udal Musika Eskolaren bandarekin batera. Gaueko bederatzietatik aurrera izango da emanaldia, Andra Mari kiroldegiko parkingean. Lehenago, baina, Lurralde Zati Planaren (LZP) inguruko mahai-inguru eta eztabaida izango dira Txorimalo gaztetxean. Hitzordua 18:00etan jarri dute. LZPren aurkako asanbladak antolatu du saioa, asteburu honetarako aurreikusitako jardunaldien barruan. Argazkian, metroa Getxo aldeko baserri albotik igarotzen / Andra Mari Auzo Elkartea.

Egitaraua:

Maiatzak 15, barikua: San Isidro

12:00 Meza nagusia.
12:45 Aurreskua. Ondoren hamaiketakoa Kooperatibaren eskutik eta Lituaniako Zilvitis dantza taldearen ikuskizuna elizako zelaian.
17:00 Idi-probak probalekuan.
18:00 Lurralde Zati Planaren (LZP) inguruko mahai-ingurua Txorimalo gaztetxean.
18:30 Txokolatada eta aurpegien margoketa Polikiroldegiko parking-ean.
21:00 Oskorri taldearen kontzertua Polikiroldegiko parking-ean.

Maiatzak 16, zapatua:

11:00 Umeentzako puzgarriak Malakaten.
11:00 Txangoa Getxoko kale-estartetatik.
15:00 Herri bazkaria Getxoko Auzokide Elkartekoen eskutik polikiroldegian. Txartelak salgai egongo dira txosnetan Maiatzaren 7tik 10era eta 11tik aurrera Lorean, Algortako Eztabaida liburu-dendan eta UK eta Amnistia tabernetan.
21:00 Herrien jaialdia: Itxas Argia eta Ziltivis (Kaunas-Lituania) Polikiroldegiko parking-ean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun