Getxora iritsi da Zilvitis dantza talde lituaniarra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 14a, 18:36

Koldo Iturbe Kultura zinegotziak gaur goizean egin die harrera Lituaniako Kaunas hiriko Vytautas Magnus Unibertsitateko Zilvitis dantza taldeko ordezkariei, udaletxeko batzar aretoan. 32 musikari eta dantzari heldu dira Getxora Itxas Argia Dantza Taldeak gonbidatuta, larunbat honetan, maiatzak 16, XVII. Herrien Jaialdian parte hartzeko. Dantzaldia 21:00etan izango da, Andra Mari kiroldegiko parkingean. Bihar, egonaldia aprobetxatuko dute bisitak eta ikuskizunak Geroa Ikastolan eta Azkorri Ikastetxean eskaintzeko. Gainera, 12:45eko aurresku eta hamaiketakoaren ostean ere dantzatuko dute, Andra Mari elizako zelaian. Ongi etorria eman eta Getxon egonaldia atsegina opa ondoren, taldeko ordezkariari udalerriko oroigarri batzuk eman dizkio Iturbek; eta horrek bere hiriko hainbat produktu oparitu dizkio bertan. Kaunas da Lituaniako bigarren hiririk handiena. Argazkian, Zilvitis taldeko kideek euren dantzen eta musikaren erakustaldi txiki batekin amaiera eman diote ekitaldiari, udaletxearen aurrealdean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun