Aste Berdeari begira castinga antolatu du Erandioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 14a, 19:41

Aurreko urteetan egin bezala, Aste Berdea izeneko ekimenarekin bat egingo du Erandioko Udalak, ekainaren lehenengo astean. Aurten, udalerriko merkataritzaren jasangarritasuna sustatzea izango dute helburu ekimenek. Gauzak horrela, herriko saltokien erosleak protagonista izango diren kanpaina diseinatuko dute eta, horiek aukeratzeko, argazki castinga antolatu du tokiko erakundeak. Berau, larunbat honetan, maiatzak 16, egingo dute, goizeko 10etatik aurrera, Bekoa ikastetxean dagoen Erandioko Behargintzan, Altzagako Desanexio kaleko 4. zenbakian. Parte hartzen duten lagun guztiei oparitxoa emango diete eta aukeratutakoei eskupekoa. Argazkian, merkataritza gunea Altzagan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun