Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Prestakuntza Plan Nagusia osatzen ari da Euskal Herriko Unibertsitatea. "Planean unibertsitatearen erronka berriei egokitzeko zer prestakuntza mota behar izango duten langileek zehaztuko da", EHUko iturriek adierazi dutenez. Horregatik, ostiral honetan, maiatzak 15, topaketa bat antolatu dute administrazio eta zerbitzuetako langileen prestakuntza beharrez hausnartzeko eta Valentziako Unibertsitate Politekniko, Madrilgo Complutenseko, Sevillako eta Bartzelonako unibertsitateetan garatutako esperientziak ezagutzeko. Jardunaldi hori Zientzia eta Teknologia Fakultateko paraninfoan egingo da, 9:30etatik aurrera. Argazkian, Iñaki Goirizelaia errektoreak zabalduko du batzarra.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!