Arte ekintzei buruzko hitzaldia izango da bihar Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 14a, 20:43

Ostiral honetan, maiatzak 15, David Pascual arte plastiko-irakasle eta bideo-artistak "Performance y espacios hibridos” hitzaldia eskainiko du Leioa eta Erandioko campusean, Arte Ederren Fakultateko gradu aretoan, hain zuzen. Saioa 11:00etatik aurrera izango da. Orain dela 11 urte hasi zen David Pascual artearen arloko diziplinak lantzen, hala nola musika, antzerkia, bideoa edo performance. Hitzaldian, arte ekintza eta antzerkiaren arteko harremana azalduko du, bi esparru horiek gaur egun berrelikatzen eta nahasten baitira. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea barrutik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun