"Crisis economica y resistencia obrera" hitzaldia antolatu dute datorren astelehenerako, hilak 18,
Itzubaltzeta / Romoko gaztetxean. Aipatu ekimena Ekonomi Zientzia eta Autogestioaren Institutuak (
EZAI-ICEA) antolatu du, eta arratsaldeko 7:30ean burutuko da. Hizlaria Endika Alabort Bilboko EZAIren partaidea izango da eta gaur egun pairatzen ari garen krisia aztertuko du, horren jatorriak eta ondorioak azalduz, teoria ekonomiko ezberdinak aurkeztuz. Ostean, instituzio sozial ezberdinek emandako erantzunak erakutsiko dira eta amaitzeko, EZAIk egindako proposamenak aurkeztuko dira. Gainera, institutuak argitaratutako koaderno didaktikoen
lehenengo zenbakia (pdf) aurkeztuko dute. Liburua, Endika Alabortekin batera, Luis Buendia, Gaspar Fuster, Mario Obispo y Lluis Rodriguez-ek idatzi dute. Bertan nazioarteko krisialdiak zelan eragiten duen Espainian azaltzen dute. Argazkian, 2007ko maiatzaren lehenean Algortan egindako manifestazioa.