Leioa Waterpolo taldeko neskek asteburuan jokatuko dute igoera fasea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 14a, 21:09

Leioa Waterpolo taldeko emakumeak ostiral honetan, maiatzak 15, egingo dute debuta Aljecirasen (Andaluzia, Espainia) asteburuan jokatuko den Igoera Fasean, Bigarren Mailako Espainiako Txapelketa izena ere hartzen duena. Leioaztarrak B Multzoan arituko dira eta Andaluziako, Madrilgo eta Gaztela-Mantxako txapeldunen aurka; Universidad de Granada, Cuatro Caminos eta Talavera, hurrenez hurren. Taldea ez da batere xamurra, baina Bizkaiko eta EAEko egungo txapeldunek "ilusioz gainezka" daude eta ez dute igoera baztertzen, Jon Lopez entrenatzaileak adierazi duenez. Espainiako Lehenengo Mailara igoz gero, sekulako denboraldia borobilduko lukete. B multzoko lehenengo edo bigarren postua lortuta, Lopezek prestatutako taldeak A Multzoko lehenengo bi sailkatuen aurka jokatu beharko luke, Lehenengo Mailan jokatzeko txartela ematen duten bi postuen lehian. Argazkian, Jon Lopez bere neskekin / El Cuervo Waterpolo.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun