Dena den, ez da lehenengo aldia Xirula-Mirula udalerrira datorrenik. 2007ko azaroan egon ziren eta hainbeste gozatu zuten orduan etxeko txikienek eta gurasoek zein 2008ko maiatzean bueltan ekarri zituztela eta berriz ere gustura gelditu ziren. Baina hoberena norberak ikustea denez, horra hor Egizu! elkarteak 2006ko saioaz sareratutako bi bideoak:
Lehenengo bideoa
Bigarren bideoa
Dena den, hori ez da azken boladan Sendi egitasmoak antolatutako gauza bakarra, datozen egun eta asteotan argazkilaritza digitalari buruzko tailerra, Mariolas ipuin kontalariaren saioa eta UKTEST elkartearen Txalaparta Jaialdian hainbat ekimen izango direlako.
Argibide gehiagorako, jaitsi Sendiren udaberriko egitaraua (pdf).
Areetako Eskoletako plaza edo, askok ezagutu bezala, Ipotxen plaza, euskal musikaz beteko da bihar, ostirala, arratsaldean. Izan ere, 17:30etik 18:30era, Bizkaiko Xirula-Mirula elkarteko kideek euskaraz gidatuta, euskal kantak, dantzak eta jolasak ikasi eta praktikan jartzeko aukera emango diete guraso eta seme-alabei.