![](http://farm4.static.flickr.com/3378/3437854346_648f9e9dc6_m.jpg)
Getxoko Udaleko
Garapenerako Lankidetza Sailak,
Emaus fundazioarekin elkarlanean, Bidezko Merkataritzari eta Kontsumo Arduratsuari buruzko III. Astea antolatu du, datorren maiatzaren 18tik 24ra. Aste osoan zehar ekitaldi batzuk izango dira Lehen Hezkuntzako J.B. Zabala eta Zubilleta ikastetxeetan eta Bigarren Hezkuntzako Fadura eta Azkorri zentroetan. Aldi berean, herritar guztiei zuzendutako beste hainbat ekitaldi izango dira,
Kidendarekin -Bidezko Merkataritzako produktuak saltzeari ekiten diona- batera antolatuta. Horien artean, maiatzaren 18tik 22ra bidezko merkataritzari buruzko erakusketa bisitatu ahal izango da Nafarroako Aurrezki Kutxak Algortako Amezti kalean duen egoitzan. Bestalde, Algortako kultur aretoan, bereziki emakumeei zuzendutako bi hitzaldi izango dira astearte eta asteazkenean, 19:00etatik aurrera. Lehenengo egunean, kontsumitzaile gisa, emakumearen papera aztertuko dute eta hurrengoan ekoizle gisa. Argazkian, bidezko merkataritza postua /
Universidad Europea de Madrid.