Astelehenean hasiko dira Errekagane parkea urbanizatzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 15a, 18:52

Getxoko Udalak Itzubaltzeta / Romoko Errekagane parkea, Arenas Club izena emango diotena, urbanizatzeko lanak hasiko ditu astelehen honetan, hilak 18. Horien bitartez, egungo espazioak berrantolatuko dituzte, bidegorri bat eginez eta oinezkoentzako pasealeku osoa zaharberrituz, udal iturriek zehaztu dutenez. Bestalde, Negubide kalea eta parkearen arteko lotunea egokitu egingo dute: muinoa kendu egingo da, eta errekarako eustorma beheititu egingo da. Guztira, 5.700 metro koadroko azaleran egingo dira lanak, Ezekiel Agirre eta Luis Lopez Oses kaleen arteko zatian. Horien aurrekontua 394.541 eurokoa da, eta egiteko epea, bi hilabete eta erdi. Bestalde, Algortako Iturgitxi parkean, ostegunean hasi ziren adin desberdinentzako jolas eremua jartzeko lanak. Saskibaloian jolasteko kantxa bat egitea ere pentsatuta dago. Eta jolastoki gune desberdinak sarbide berrien bidez lotuta egongo dira. Lanen aurrekontua 163.880 eurokoa da eta Espainiako Gobernuak onartutako tokiko erakundeei laguntzeko funtsaren kontura izango dira. Argazkian, Errekagane eta Xake plaza lotuko ditu bidegorriak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun