Larunbat honetan, maiatzak 16, Nekazaritza eta Artisautza azokaren hamargarren edizioa egingo dute Armintzan. Goizeko 10etatik eguerdiko ordu bietara, 32 saltoki izango dira bertan, eskulangintza produktuak ikusi eta baserriko jakiak dastatu zein horiek guztiak erosi ahal izateko. Udal iturriek zehaztu dutenez, 16 dira, besteak beste, patea, hestebeteak, ogia eta pastelak eskainiko dituzten ekoizleak. Beste horrenbeste artisauk erakutsiko dituzte larrukiak, bitxiak edota paperez egindako produktuak. Horretaz gain, zaldiak nola ferratzen dituzten ikusteko aukera egongo da eta txikienek zalditxoen gainean ibili ahal izango dira. Azkenik,
Lemoizko Udalak beste hainbat jarduera antolatu ditu: hala nola, burruntzian egindako txola dastaketa eta haurrentzako jolasak. Argazkian, hainbat emakume gazta erosten azoka batean.