Turistentzako harrera bulegoa zabaldu dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 15a, 19:37
Plentziako Udalak gaur goizean inauguratu du bisitariei informazioa emateko bulego berria. Erribera kalean kokatutako guneak itsas hiribilduaren "kutsu turistikoa bultzatzea" du helburu, tokiko iturriek adierazi dutenez. Orotara, ehun metro koadroko azalera dauka lokalak. Barruan jarritako ukipen-pantailaren bitartez, udalerriaren historia, bere itsas tradizioa eta gune turistikoei buruzko datuak izango dituzte eskura turistek. Horretaz gain, batez ere bulegoa itxita dagoenean, informazio guzti hori sakeleko telefonoan jasotzeko aukera ere emango dute. "Nahikoa da bluetooth bidez konektatzea, ehun metroko itzulinguruan, jatetxeak, taxi geltokiak, irekitako botikak edota Udaltzaingoaren telefono zenbakia jakiteko", azaldu dutenez. Argazkian, Plentziako udaletxea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun