Nire nerabezaroa okupatu zuten liburu iraultzaileek, "Manifestu Komunista"-tik hasi eta "Los Euskalorros"-era arte, jendeak, bere egunerokoa ahaztu, eta guztion onerako helburu baten alde batuko den egunaz mintzo ziren. Iraultzaz. Eta eguaztenekoa Bastillako plaza zen, zuri-gorriz jantzita. Ebakuntzak atzeratu ziren, errepidean ez zegoen autorik, mundua gelditu zen. Bizkaitar gehiago zegoen Valentzian AEBetako soldaduak Afganistanen baino.
Utzi diezaiogun Bolivia, Kuba, Irlanda, Kosovo eta gainerako iraultzak aztertu eta euskal aplikagarritasuna bilatzeari. Asteon gertatu dena analizatu behar dugu, soziologia, antropologia, politika, psikologia... ikuspegi guztietatik.
Eguaztenekoa independentziaren alde egin izan bagenu. Gaur estatu ginateke.
Fredi Payak gaurko "Berria" egunkarian argitaratutako iritzi artikulua.