Andra Mari elizarako sarbideak hobetu dituzte Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 15a, 21:35

Auzotarren ekarpenak jaso eta gero, Andra Mari elizarako sarbideak hobetzeko lanak egin ditu Getxoko Udalak. Besteak beste, eskailera-atal batzuk kendu dituzte eta beste batzuk handitu, baita alboko bideak zabaldu eta barandak ipini ere. Bestalde, argi gehiago eta banku berriak ipini dituzte. Halaber, Sollube kaleko bidea egokitu egin dute oinezkoek erabili ahal izateko: Gabriel Ramos Uranga kaleko bus geralekutik kiroldegiko aparkalekuraino arteko bidea egin dute eskailera baten bitartez. Lan horiek amaituta daude jada eta 115.000 euro inguruko aurrekontua izan dute. Argazkian, Maidagan parkean egindako prentsaurrekoan eman dute horren berri Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak eta Imanol Landa alkateak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun