![](berrirudi/gotzon-garate.jpg)
Gotzon Garate euskaltzale, idazle, Deustuko Unibertsitateko irakasle, jesuita eta filologoa zena Sopelako Esaera Zaharren XVI. Txapelketak bihar omenduko du. Baina, atzo ere Garateri omenaldi xumea egin zion Elkar argitaletxeak, zendu zenetik lehenengo urtemuga hurbiltzean. Izan ere egilearen 'New York, New York' izeneko liburua berrargitaratu dute, jada topatzeko zaila baitzen. Liburua 1988an kaleratu zen lehenengoz eta hori izan zen Garatek kronika generoa landu zuen lehen aldia. Era berean, euskalki guztietako ekarpenak metatzeko hautua nabarmentzen da lan horretan. Orain, 21 urte eta gero, edizio berriko hitzaurrea Juanra Madariaga poetak idatzi du, bera Gotzon Garateren ikaslea izandakoa. Ainhoa Lendinez Garate idazlearen iloba, berriz, euskara gaurkotzeko arduraduna izan da. Lanean jasotako azken moldaketa Andoni Egañaren eskutik etorri, Garateri eskainitako bertsoak ere ageri baitira.