Mutil bat atxilotu dute Algortan beste bati labankada ematea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 18a, 00:52
Ertzaintzak 19 urteko gizona atxilotu du gaur iluntzean Algortan, adin berbereko beste gazte bati arma zuriz erasotzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, 20:00ak aldera izan da gertaera, Telletxe kalean, metro geltokiko sarreratik gertu. Erasotutako mutilak labankada larria jaso du besapean eta, zeukan odoljario handia gelditzeko, bi anbulantzia gerturatu behar izan dira bertara. Azkenean, zauritua egonkortu eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Bitartean, Ertzaintzak Telletxe plaza lokarriz hesi du eta ustezko erasotzailearen bila hasi da. Aipatu laguna handik gutxira aurkitu dute Algortako etxebizitza batean; baita komisariara eraman ere.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun