Gizon bat atxilotu dute Leioan bere bikotekidea erasotzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 18a, 19:43

Ertzaintzak 31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, igandea, Leioan, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, eguerdiko 12:30ak aldera emakumezko baten deia jaso zuen polizia autonomikoak: lan egiten duen Getxo udalerriko etxebizitzatik deituta, bere bikotekideak eraso egin ziola salatu zuen emakumeak. Bertara joan ziren ertzainei azaldu zienez, eztabaidan ari zirela, bultzaka eta ukabilka hasi zitzaion ustezko erasotzailea, Leioan bizi diren etxean. Tximiniako bertzunarekin defendatzen saiatu ostean, kendu eta horrekin ere jo egin zion gizonak, polizia iturrien arabera. Azkenean, erasoa saihestu eta etxeko gela batean itxi egin zen emakumezkoa, atearen kontra altzariak pilatuz. Denbora luzez bertan egon ostean, gelatik irten eta lantokira abiatu zen. Bertatik eman zion abisua Ertzaintzari. Zelatan ibili ostean, 31 urteko gizona atxilotu zuen polizia autonomikoak, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, maiatzaren 11n Yasmin Zamiraren erailketa salatu zuten Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun