Itzubaltzeta / Romoko Luis Lopez Oses kalean egiten ari diren lanengatik pasa den astean hautsitako ur tutua konponduko dutela agindu du gaur Getxoko Udalak. Izan ere, ur tutua pasa den ostegun iluntzean apurtu zuten tokiko erakundeak azpikontratatutako beharginek Luis Lopez Osesen herri lanak burutzen zeudela. Hurrengo egunean bertan, badaezpadako konponketa egin zuten behin behinean, matxurak ahalik eta kalte gutxien eragin zedin eta horren ondorioz Itzubaltzeta / Romoko etxe askotan ur barik geratu ziren bi orduz. Gaur astelehenean proba batzuk egin dira behin betiko konponketa lanak prestatzeko. Asteon egingo dira lanak eta horien berri emango da dagokionean. Getxoko Udalak barkamena eskatu die auzokideei aipatutako lanek eta matxurak eragindako eragozpenengatik. Argazkian, Luis Lopez Oses kalea, lanak hasi eta gutxira.