Asteburuan jokatutako Igoera Fasean, Espainiako Ligako Lehenengo Mailarako bi txarteletatik bat eskuratu dute Leioa Waterpolo taldeko emakumeek. Aljecirasen (Andaluzia, Espainia), partida bakarra galdu zuten leioaztarrek: Madrilgo Cuatro Caminos taldearen kontra (6-12) jokatutako azkena. Azken horiek izango dira, Leioakoekin batera, Lehenengo Mailan izango direnak. Izan ere, ordurako, igoera erdietsita zeukan jada Leioa Waterpolok, lehenengo faseko hiru norgehiagokak irabazi eta Turia talde valentziarraren aurka nagusitu (6-12) ostean. Jon Lopez entrenatzaileak adierazi duenez, egindako "defentsa lan bikainaren" emaitza da erdietsitako igoera. Aljecirasen gol gutxien jasotako taldea izan da Leioa Waterpolo: Nuria Gutierrez txapelketako atezainik onena izendatu zuten. Argazkian, Leioa Waterpolo taldeko neskak Aljecirasen.