Grebaorokorra.info ekimenaren oharra:
Denok dakigu 21ean Euskal Herriko 4 lurraldetan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroan greba orokorra egiteko deia luzatu dutela hainbat sindikatuk eta jende eta eragile sozial askoren atxikimendua jaso dutela deialdiarekin bat eginez.
Guk, herritarrok, grebaorokorra.info martxan jarri dugunok, greba eginen dugu ere, baina aldi berean, grebaorokorra.info baliatuko dugu grebaren inguruko ahalik eta informazio gehien biltzeko eta zabaltzeko. Egun horretarako herritarrok bidalitako informazioa zabalduko duen tresna bat da grebaorokorra.info. Gure asmoa, Euskal Herriko txoko guztietako informazioa jakitera ematea da, berriemailea, GOerreportaria, bertako jendea delarik. Webgunean, twitterra, irudiak, bideoak... daude eta jende guztia animatzen dugu materiala eta informazio askea sortu eta bertara bidaltzera. Egunean bertan ere, herri telebista bat sortuko da zeinean grebaren inguruko irudi eta bideoak jasoko ditugun eta egunaren bukaeran albistegi bat egingo dugu.
Grabeorokorra.info ekimen herrikoi eta parte hartzaile bat da. Ekimen honen atzean ez dago ez alderdirik ez sindikaturik, hainbat blogger eta kontrainformazio proiektuetan gabiltzan pertsonen ekimena da hau. Beraz, parte hartzea oinarri izango duen ekimena da hau eta hala izanik bertan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu herritar guztiei.
Greba orrokorraren egunean askotariko informazioak jasoko ditugu webgunean: hiriburuetako manifestaldietako mugikorrez grabatutako bideo irudiak emitituko ditugu zuzenean, eskualde ezberdinetako irudiak jasoko ditugu, greba orokorrari buruz publikatzen diren twitter bidezko mezuak bilduko ditugu, gainerako hedabideetan argitaratutakoak jasoko ditugu...
Hauek dira egun horretarako prestatu ditugun gauzetako batzuk, baina esan bezala, tresna honen benetako protagonistak GOerreportariak gara, zu zara, zure herrian greba aginen duzun hori. Horregatik beste behin deia luzatzen diegu herritarrei ekimen honetan parte hartzeko eta gure posta zerrendan izena emateko eta denok elkarrekin harremanetan jarri eta lan egiteko.
XXI. MENDEKO GREBA OROKOR BATERAKO
www.grebaorokorra.info
Irakurri:
Zer egin dezaket nik Greba Orokorra interneten bultzatzeko? (pdf)