"EAJk eta PSE-EEk darabilten joko bikoitza" kritikatu du Arruek: "alde batetik, ETA erakunde terroristaren alde publikoki agertu diren ustezko pailazo batzuk Getxoko Udaletik kontratatzen ditu EAJk. Beste aldetik, orain dela hilabete eskas batzuk aurrekontuetan irudikatu duten beren babesari esker alkatetzan mantentzen den Udal Gobernuaren ekimenak kritikatzen dituzte sozialistek".
"Sozialistek Getxon sasi-pailazo horiek ez aritzea benetan nahi badute, alkatetzatik nazionalistak baztertzea ahalbidetuko duen zentsura-mozioa babestea baino ez dutela egin behar gogoratu behar diegu beste behin ere", jarraitu du popularrak. Azkenik, gertatutakoa "erabat lotsagarritzat eta penagarritzat" jo du Arruek: "emanaldia hastiko den ekainaren 15erako EAJri zentzutasuna etortzeko eta kontratu lotsagarri hau bertan behera uzteko zain gaude".