Bost pertsona zaurituta suertatu dira gaur goizean Bi-637 errepidean, Avanzadan, hainbat autoren artean izandako istripuan. Ezbeharra goizeko 9:15ak aldera jazo egin da Avanzadak Erandioko udalerrian duen tartean, Ertzaintzak zabaldutakoaren arabera. Istripuan "laupabost autok" egin dute talka eta horrek eragindako kolpeen ondorioz aipatu pertsonak zauriturik irten dira, nahiz eta oraindik zauri arinak edo larriak diren baieztatuta ez dagoen. Dagoeneko zauritu guztiak ospitaleetara bideratu dituzte bertan arreta medikoa jasotzeko. Bitartean, ezbeharrak ordu bat gutxienez iraun duten ilara kilometrikoak eragin ditu Avanzadan zehar. Bestalde, Avanzadan ere, baina Neguriko Goierri kalearekin moztu baino lehen, 14. kilometroan, ilarak sortu dira. Kasu honetan, erretentzio arinak Kurtxesera doan errailean dira, bertan burutzen ari diren lanek eraginda.