Astelehenean jarriko dituzte salgai Pirritx eta Porrotx ikusteko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 19a, 18:42

Getxoko Kultur Etxeak helarazitako ekaineko egitarauaren arabera, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazo euskaldun ezagunek ekainaren 16an eta 17an, asteartea eta asteazkena, eskainiko dituzte ikuskizunak Algortako Biotz Alai plazan. Orotara, lau saio izango dira, egun bakoitzeko bi: bata 17:00etan eta bestea 19:30ean. Sarrerak 5 eurotan egongo dira eta datorren astelehenean, maiatzak 25, jarriko dituzte salgai, ohiko lekuetan. Getxoko Kultur Etxeko Kontseilu Nagusiak atzo arratsaldean burututako batzarrean baztertu egin zituen pailazoekiko kontratua apurtzeko PPk eta PSE-EEk egindako eskaerak, aurretik filtrazioek adierazitakoaren aurka. Argazkian, Porrotx pasa den apirilaren 12an, Hendaiako Aberri Egunean emandako ikuskizunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun