Asteazken honetan, maiatzak 20, Gabriel Celayaren "¿Por que las bicicletas no tienen rabo? (El relevo)" antzeztuko du EHUko antzerki taldeak, Leioa eta Erandioko campusean. Saioa 12:00etatik aurrera izango da areto nagusian. Antzezlan horrek Buero antzerki gazteari sariaren fase autonomikoa irabazi du, unibertsitateko iturriek zehaztu dutenez. Espainiako Kultura Ministerioak ematen du saria eta uztailean aukeratuko dira Estatu mailako irabazleak. Carlos Panerak zuzendutako lan horrek komedia eta gizarte kritika nahasten ditu, barrea eta hausnarketa bultzatuz. Antzerki taldeak baloreak eta publiko eta parte-hartzaileen kontzientzia kritikoa sustatzen saiatzen da. Emanaldia EHUko "Antzerki Hastapenak" kurtsoaren barruan dago. Kurtso hori Bizkaiko campusak eskaintzen dituen kultur tailerretako bat da. Oraingoan, antzerki taldeko hamar ikaslek parte hartuko dute antzezlanean. Argazkian, biharko saiorako kartela.