Getxoko Udalak bihar, asteazkenean, hasiko ditu Algortako Errementeriena, Gazteluzarra, Basaldua, Abasota eta Artibai kaleak urbanizatzeko lanak. Espaloi-trazadura berri bat egingo dute, baita asfaltatu ere, mila metro luzerako kale-tarte bat irisgarriago bihurtzeko, zehaztu dutenez. Espaloiak zabalduko dituzte; parkera iristeko arrapala ezarriko dute; Errementeriena eta Gazteluzarra kaleetan koskak kenduko dituzte eta kaleen alboetan aparkatzeko lekuak seinaleztatuko dira. Lanen aurrekontua 1.064.254 eurokoa da. Bitartean, Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia kaleko ur-horniduraren sarean balbula bat aldatzeko egin beharreko lanak direla eta, bihar ere, ur-etetea izango da, 10:00etatik 13:00etara, Ibaiondo kaleko 2 eta 5 zenbakietako atarietan eta Santa Eugenia kaleko 1, 3 eta 5 zenbakietan. Udalak barkamena eskatu du, lan horiek eragin ditzakeen eragozpenengatik. Argazkian, Luis Lopez Oses kalean ere
hoditeria konpontzen ari dira.