![](http://farm4.static.flickr.com/3645/3545445381_5ff0f159f9_m.jpg)
Gaur goizean, SGAEk Bilbon duen egoitzan burututako prentsaurrekoan aurkeztu dute berriro, hilaren 21etik 24ra ospatuko den Leioako
Umore Azoka. Parte hartuko duten Euskal Herriko -Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak guztiak-hainbat taldek euren ikuskizunen berri eman dute bertan. Hartara, Alberto Garcia Umore Azokako koordinatzailea eta Ana Lopez Leioako Udalaren Kultur Saileko zuzendariarekin batera, Ados Teatroa, Debote Enbote, Jon Zabal, Ganso Clown & Cia, Kukubiltxo Antzerki Taldea, La Pez eta Teatro Salitre taldeetako kideak izan dira prentsaurrekoan. Lau egun horietan 53 antzezlan ikusteko aukera egongo da Leioan, horietatik 18 euskal sortzaileenak, eta horien artean hamahiru estreinaldiak izango dira. Aurkezpenean izandako konpainien ikuskizunez gain, Kukai Dantza Konpainiaren "Soka", Pikor Teatroren "Ellas bailan solas", Atropecias taldearen "Echadas a la mar", Los del tercero taldearen "Voces en el parque" eta Trapu Zaharraren "¡Vaya ganga!" ere izango dira Umore Azokan. Argazkian, parte hartuko duten Euskal Herriko taldeetako kide bat gaur Bilbon.