![](http://farm4.static.flickr.com/3397/3545562773_98e1871c2f_m.jpg)
Adolfo Careaga Fontecha, Bizkaiko politikari Espainiazale eta eskuindar historiko zenari azken agurra emateko elizkizunak egin zituzten atzo Negurin. Meza San Inazio elizan izan zen eta ondoren ehorzketa egin zuten Orozkoko hilerrian. Careaga larunbatean hil zen Beran, 88 urte zituela eta emaztea atzen utzita. 1921ean Bilbon jaioa, bere bizitzako zatirik handiena Getxo udalerrian eman zuen eta Zuzenbideko lizentziatura eskuratu zuen Deustun. 1977ko Espainiako hauteskundeetara aurkeztu zen, jesarlekurik lortu gabe. Bi urte beranduago saiatu zen berriz, UCDren zerrendetan, emaitza berarekin. Ondoren, Bilboko udal hauteskundeetara aurkeztu zen eta alkateordeetariko bat izatera igaro zen. Bertatik, legealdia amaitu gabe, Bilboko Portu Agintaritzara pasatu zen, Joaquin Garrigues ministro eta lagunari esker. 1981ean, Bizkaiko UCDren presidentea izendatu zuten eta alderdia disolbatu zenean Alderdi Liberalera (PL) mugitu zen, bertako Bizkaiko exekutiban sartuz . 1986an, Espainiako Kongresurako diputatua aukeratu zuten AP, PL eta UL osatzen zuten Koalizio Popularraren bitartez. Argazkia: Minuto Digital.