Sopelako hamaika eragile: "Sopelan, M-21ean, Greba Orokorra"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 19a, 23:51

Goi mailako bankuek eta multinazionalek kalitatezko enplegua suntsitzen duten bitartean, altxor publikoa hustu nahi dute. Horretaz gain, gobernu eta sindikatu espainiarrekin batera, lan eskubideak, erretiroak eta beste aurrerapen sozialak murriztu nahi dituzte. Sopelan, behean sinatzen dugun udal zinegotzi taldeok, sindikatuok eta auzokide taldeok, dei egiten dizuegu Sopelak, Euskal Herriarekin batera, Greba Orokorreko deialdiarekin bat egin dezan. Egun horretan ere, hainbat mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizuegu: 10etan, Sopelako udaletxe plazan, elkarretaratzea; 12etan, Bilbon manifestazioa; 18etan, Leioan manifestazioa. Sinatzen dugu: Sopelako ELA, LAB eta ESK; Sopelako EA, Berdeak eta Ezker Abertzalea; Auzokideen elkartea; Gazte Abertzaleak; Gazte Asanblada; Plaza Beltza; Ikasle Abertzaleak; ELA eta LABeko atal sindikalak Sopelako igerilekuetan, Udal Euskaltegian, Ander Deuna ikastolan eta Sopelako Udalean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun