Hain zuzen ere, Berangoko Udalak oraindik Hirigintza Antolamendurako Plangintza Orokorra (HAPO) ez duela onartu mahaigaineratu du Lantzarteko Auzokide Elkarteak, proiektua atzera bota dezatela eskatzeko. Bizilagunek azaldu dutenez, "kirol eta aisialdi" izendapena dauka egun orubeak. Beraz, ezin daiteke bertan etxebizitzarik eraiki. HAPOren aurrerapen txostenean, gainera, izendapen hori mantentzea aurreikusten da. Hala ere, Bizkailurrek argitara emandako kontratazio baldintzek zelai hori birkalifikatzea planteatzen duen udal antolaketa agiria daukate oinarri. Auzokideen hitzetan, "behin-behinekoz ere ez da onartu HAPO, orubeari izendapena aldatu ahal izateko. Beraz, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legea zehaztutakoari jarraiki, ez dago justifikatuta erabilera aldaketa". "Existitzen ez den gauza bat kontuan hartuta zabaldu dute kontratazio fasea", salatu dutenez.
Hitzarmenik ez
Bestalde, kontratu horren beharra eta jatorria justifikatu ahal izateko, Berangoko Udalaren eta Bizkailurren arteko hitzarmenik ez dagoela dio Lantzarteko Auzokide Elkarteak: "proiektua enkantean atera baino lehen, ez zen inolako hitzarmenen berri eman Bizkaiko Aldizkari Ofizialean. 2/2006 Legeak ezinbestekotzat jotzen du berau kontsultatu eta alegazioak aurkezteko 20 eguneko epea zabaldu ahal izateko", azaldu dutenez. Hori dela eta, kontratazio prozesua etetea ere eskatu dute bizilagunek.
Azkenik, diru publikotik, egitasmorako 720.000 euro bideratzea "arriskugarritzat" jo dute auzokideek, "balitekeelako proiektuak inoiz ere argia ez ikustea, kontutan hartuta berangoztarren %15ek kontran sinatu dutela".
Como conclusión, denuncian un proceso que "atenta contra todo principio de legalidad, transparencia y participación" y, por este motivo, se concentrarán mañana frente al Ayuntamiento, a las siete de la tarde.