Ostiralean egingo dute elkarretaratzea Getxoko udal langileek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 20a, 18:38

Getxoko Udalean ordezkaritza duten ELA, UGT, CCOO, LAB, SVP eta ErNE sindikatuek ostiral honetarako ere deitu dute elkarretaratzea, udaletxe aurrean. Behin-behinean dauden 150 langileekin "jolasten" ari dela aurpegiratzen diote EAJko Gobernu Taldeari. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, pertsona horiei ekainaren 30ean bukatuko zaie kontratua eta erakundeak ez die "inolako erantzunik eman". Argitu dutenez, 150 beharginak ez dira kasu isolatu bat, Udaleko %35eko langileak baino gehiago aldi baterako kontratua dutelako, eta "gehiegikeriatzat" jo dute beharginen egoera. Hori dela eta, astelehenean hasi ziren mobilizazioekin. Maiatzari dagokionez, 22an, 25ean, 27an eta 29an egingo dituzte kontzentrazioak, udaletxe aurrean, 10:00etatik 10:30era bitartean. Azken egun horretan izango da hilabete honetako udal osoko bilkura. Argazkian, Imanol Landa alkatea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun