Aurten, 12.000 bat liburu salduko dira, udal liburutegiei emandakoak. Horiek guztiak banan-banan aztertzen dira, liburutegien bildumari zeintzuk gehitu dakizkiokeen erabakitzeko.
Udal liburu-bildumara pasatzen ez diren hainbat liburu interesgarriak gerta daitezke publikoarentzat eta, hori dela eta, udal liburutegiek saltzea erabaki zuten, getxoko lau udal liburutegietako garbiketan baztertutako aleekin batera. Horrela sortu zen Bigarren Eskuko Liburu Azoka 2006an. Aurreneko ekitaldian 9.000 bat liburu saldu ziren bertan eta onarpen zabala izan zuen ekimen horrek.