Gaur Erandion egindako kontzentrazioaren bidez, Udalak bere garabi zerbitzuan dauden lan baldintzekin duen ardura azpimarratu nahi izan dute langileek. Alabaina, udal arduradunak hurbildu ez eta udaltzainak gerturatu zaizkie "zarata gehiegi" sortzen ibili direla esan eta bertan jarraitu nahi izanez gero, danborra astintzeari uzteko eskatzeko.
Bestalde, Enpresa Batzordeak irmoki salatu ditu "langileen aurka egindako manipulazioak". Izan ere, hainbat komunikabidek maiatzaren 13an Barakaldoko TAOko hainbat makinetan izandako matxurak leporatu zizkieten.