![](http://farm4.static.flickr.com/3619/3545515276_5b3b9525d3_m.jpg)
Erandioko Axpe auzoko Sasyma enpresak CCOOko ordezkari sindikal bat kaleratu du berriki.
Sare Antifaxistak zabaldu duenez, orain dela hilabete batzuk Errumaniatik etorritako hiru langileek pairatzen zituzten baldintza lotsagarriak salatu zituen kaleratutako ordezkariak. Enpresak gaixoaldi-baja hartzea ukatzen zien, nahiz eta haietako bat lesioak izan, aparteko orduak egiten behartzen zizkieten eta beste langileek baino soldata txikiagoa zuten. Lan Ikuskaritzak esku sartu zuen eta hiru langileen alde jo zuen, tartean enpresari isun handia jarri ziola.Hortaz, metal arloko enpresak ordezkaria kaleratu izana "errepresaliatzat" jo dute antifaxistek. Sasymako lan taldea osatzen duten 40 beharginen gehiengoak CCOOren kidea berriz hartzeko eskatzen duen idazkia sinatu eta bere aldeko elkarretaratzeetan parte hartu du. Bere aldetik, kaleratuak sindikatuaren zuzenbideko zerbitzuen esku jarri du kasua.