Grebara deitu du Plentzia eta Gorlizko gazte mugimenduak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 20a, 19:42

Plentziako Gazte Abertzaleek eta Plentzia eta Gorlizko Gazte Asanbladak (PGGA), biharko, Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako graba orokorrean parte hartzera deitu ditu aipatu bi udalerrietako neska-mutilak. Helarazitako prentsa oharrean aipatzen dutenez, "Plentzia eta Gorlizko gazte mugimenduak herriko gazteoi greba babestera eta greba egunean borrokarako deialdia luzatzen dizue, euren krisian ito ez gaitezen!". Euren hitzetan, "krisiaren aurrean gazteak ez gaude salgai!". Hartara, biharko greba egunean "borrokara" deitu dituzte Plentzia eta Gorlizko gazteak. Argazkian, PGGAk jarritako grebaren aldeko parkarta / Gaztesarea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun