Grebari buruz baino ez da ariko Koska irratia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko mai. 21a, 00:56

Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak ostegun honetarako (maiatzak 21) deitutako greba orokorrarekin bat egin du Koska irratia Uribe Kostako irrati libreak. Gauzak horrela, bihar, eguneko gertaeren berri baino ez dute emango, "Ukberri" magazina eta "Koskaberri" albistegiaren bitartez. Horretaz gain, atzo Algortan izandako grebari buruzko mahai-ingurua emitituko dute. Eta musika ere grebarekin lotuta egongo da. Azkenik, Grebaorokorra.info sareko ekimenarekin ere bat egin du Koska irratiak.

Maiatzaren 21eko programazioa:

06:30 "Koskaberri" albistegia / maiatzaren 20ko errepikapena (mp3).
08:00 Maiatzaren 19an Algortan izandako grebaren inguruko mahai-ingurua.
09:00 "Koskaberri" albistegia / maiatzaren 20ko errepikapena.
12:00 "Ukberri" magazina.
20:30 "Koskaberri" albistegia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun