Gehiengo sindikalak maiatzaren 21erako deitu duen greba orokorra jarraipen zabala izaten ari da Hego Euskal Herri osoan zehar. Industria-sektorean, esaterako, langileen gehiengoak bat egin du deialdiarekin. Ez da harritzekoa. Kontutan izan behar dugu krisia gogor astintzen ari dela industria-sektorea, eta bertako langileak direla patronalaren xantaia zuzenean gehien nozitzen ari direnak. Zerbitzu pribatuei dagokionez, grebaren eragina ere handia izaten ari da; merkataritza gune, arropa eta oinetako saltoki, hornidura-azoka, finantza-erakunde, bide-sarearen garbiketa eta catering-enpresetan izan du eragina deialdiak. Garraio-sektorean, Metroan, Tranbian edo Eusko Trenbideak-en gutxiengo zerbitzuak ari dira, besteak beste. Gutxiengo zerbitzuak ere protagonista izan dira hezkuntzan; grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da sektore osoan. Argazkian, Erandioko hainbat denda itxita.
Eskualdeko argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.